Sábado, 09 de septiembre de 2006
Badakit aspaldi hontan ez dudala ezer idatzi baina nahiko liauta ibili naz. Laster, udako argazkiak plazaratuko ditut ea gustoko dituzuen.jeje
Por: MAITE MARTINEZ | General | Comentarios (1) | Referencias (0)
Martes, 16 de mayo de 2006
Ipar Polotik Hego Polora distantzia ikaragarria dago bai, baina alde bera dago probintzia batetik bestera gure gaur egungo sistema politikoak jarraitzen duen ereduari “esker”. Azken emaitzek jakinarazi izan dutenaren arabera, EB-k 254.000 botu behar izan zituen diputatu bakoitza lortu ahal izateko. PSOE-rentzat 66.500 nahiko izan ziren eta PP-rentzat 65.000. Sistema Probintzial honekin ikaragarrizko desberdintasunak pairatu behar izaten ditugu biztanleok. Hau ahal da sistema demokratiko baten emaitza? Probintzia jakin batean jaiotzeagatik nire nahia lortzeko erraztasun gehiago edo gutxiago eskaintzen baldin badidate…ez da oso demokratikoa izango nik uste. Zergatik dago horrenbesteko aldea Soria edo Teruel bezalako probintziako biztanleen botuei ematen zaien balioa eta Bartzelonan edota Madrilen bizi diren botuen artean?
Indarrean daukagun sisteman 2 jezarleku eskaintzen zaizkio probintzia bakoitzari eta berdin da biztanle kopurua.36 probintzien artean egiten da banaketa kontuan hartu gabe probintzi horretan zenbat jende bizi den. Beraz, probintzia batek beste batek baino biztanle gehiago baldin baditu ez zaizkio diputatu gehiago edukitzeko aukera eskaintzen banaketa horretan. Derrigorrez bete beharreko araua dugu. Desproportzioaren adibide garbia nire ustez. Beraz sistema honekin lortzen dena honakoa da: Probintzia bat beste batekin alderatuta biztanle gutxiago edukiz gero, probintzia horretan bizi den biztanle bakoitzaren botuak populatuagoa dagoen probintzian bizi denaren baino balio gehiago izango du. Horrez gain, populazio “esanguratsua” duten probintziek abantaila izango dute biztanle gutxiago dutenekin alderatuta. Jende gehiago bizi baldin bada, botu gehiago eta ondorioz jezarleku gehiago edukitzeko aukera. Hau guztia sistemaren emaitza dugu. Beraz, non dago hemen berdintasuna? Proportzioa? Demokrazia?
Nola liteke posible 2004ko hauteskunde orokorretan ERC-k, Ezker Batuak lortu zituen botoen erdiarekin 3 diputatu gehiago izatea kongresuan ?Hona hemen erantzuna: EB-k 1.284.081 botu jaso, eta botu hauengatik 5 jezarleku lortu zituen, ERC-k aldiz, 8 eta horretarako 652.196 botu nahiko izan ziren. Beste arazo esanguratsu batekin egiten dugu topo sistema honen barnean. Izan are, jezarlekuen banaketa dezproportzionalaren ondorioz, CDS bezalako partidu minoritarioa edota EB-k arriskuan ikusten dute beraien existentzia. Partidu nazionalisten eta erregionalisten arteko amildegi aldapatsua, alegia. Argi dago partidu nazionalistei mesede egiten diela sistema honek, ez ordea erregionalistei.
Espania da Europako hiri bakarra non popularren gehienezko boturik ez den lortu ez eta koalizio partiduanitzako gobernurik. 1997. urtetik aurrera gobernu guztiak partidu bakar batengatik osatuak egon dira. Horrelako egoera batek gogoeta sakona egiteko aukera eskaintzen du. Sistema honekin biztanle kopuru altuenak dituztenen nahiak soilik islatuko dira azken emaitzetan.
Egoera larri honen aurrean zerbait egin beharra dagoela argi dago. Hauteskunde erreformari buruzko batzarrean honako aterabidea proposatu zen, Sozialista eta Popularrei jezarleku gehiago ematea baina baita EB eta CIU-ri ere. Hau da, lau partiduen gehientasuna baimendu, boterea izan dezaten erraztuz, eta gainerako beste biak alboratuz. Hau ahal da aterabide egokia? Hau ahal da demokrazia? Zer nolako demokrazia da pribilegioa baldin badago tarteko? Beste aipamen bat egin zen batzar horretan erreformaren inguruan, kongresuan 50 diputatu gehiako edukitzearena, alegia. Jezarleku hauen banaketan eskubidea eduki ahal izateko, botuen %3-a eskatzen da. Azken emaitzen arabera, PSOE, PP, CIU edota EB soilik ahal izango lukete eskubide horretaz gosatu, gainerako 350ek orain arte egin izan den moduan aukeratuko litzatekez. Bi txartel egongo litzatekez kongresuko diputatuak aukeratzeko. Bat probintzialerako eta bestea nazionalerako.
Gaur egungo kongresua nahiko txikia da biztanleriarekin alderatuz gero. Europako kamararik txikienetarikoa da biztanleriarekin konparatuta. Handitu nahian dabiltza 450 diputatura, EBkoek ordea, 400 diputaturekin konformatzen dira. Beraien esanetan ondo legoke jezarlekuen “fondo estatala” existituko balitz baztertutako botuak aprobetxatu ahal izateko. Honako proposamena ere aipatu izan da, hiritarrek beraien senadoreak aukeratzea parlamentu autonomikoa aukeratzen den une berean, komunitate autonomo bakoitzeko gobernuari errepresentazio egokia ahalbideratuz. Zein izango ote da konponbiderik egokiena Iparretik Hegorako ibilbide luzea laburtzeko eta arrain handiak txikia jan ez dezan?
Maite Martinez
Kazetaritza, 2.maila, 31.taldea.
Por: MAITE MARTINEZ | General | Comentarios (1) | Referencias (0)
Lunes, 15 de mayo de 2006
“Buenas noches, y buena suerte” pelikulak urte honetako 6 sari irabazi ditu oskarretan: mejor película, director (Clooney), actor principal (David Strathairn), guión original, dirección de fotografía eta dirección artística.
Honek adierazten du zer nolako kalitatea duen pelikulak. Nire ustez oso ondo islatzen du garai hartako egoera politiko soziala. Gure etorkizuneko lanbidea izango denaren egoera erakusten du argi eta garbi, egoera errealista eta bortitza esango nuke. Ideologia politiko bati loturik egoteagatik arazoak izan daitezke legearen aurrean eta baita lanean ere. Politika beti dago presente gure gizartean nahi eta nahi ez eta politikarekin batera justizia. Gaur egun ere, gauza bera gertzen da hedabideetan oro har. Hedabide guztien atzean ideologia politiko bat dago eta horregatik sekula ere ezin izango da berri edo albiste bat era guztiz objektiboan landu eta erakutsi. George Clooneyk zuzenduriko pelikula honek gutxienezko ezagutza maila bat eskatzen du istorioa ulertu ahal izateko, ezagutza maila bai garaiari dagokionez eta bai pertsonaiei dagokionez.
Filme honek, ongi aurkezten du telebista arduratsuaren eredua, kazetaritza garbiaren adibide dugu inongo ideologia politikorekin loturarik ez duena, komunikazio enpresarioek benetako kazetari arima dutela argi utzi da filme honetan, gaurko kazetaritza mundutik oso urrun esango nuke. Zirraraz beteriko eguneroko abentura bat da bertan plazaratzen dena. Kazetari talde batek Mc Carthy senadoreari aurre egin eta garaile suertatzen dira azkenean.
50. hamarkadan kokatzen da pelikula, telebistaren sorkuntza garaian. Irudiak izugarrizko garrantzia izan zuten garai hartan Edward R. Murrow (protagonista) bezalako esatariaren presentziaz are gehiago areagotu zen irudien goraipamen hori. Politika Estatu Batuarraren alderik ilunena erakusten da filmean, komunisten eta Joseph Mc Carthyk senatoreak aurrera eramandako ustezko komunisten jazarpena Comité de Actividades Antiamericanas delakoan.
McCarthyk pertsonak erruduntzat hartzen zituen frogarik gabe, bere baieztapen soilak erabiltzen zituen argumentu bezala. Kultura eta espektakuluaren munduko pertsonak salatuak izan ziren beraien lankideengandik eta hainbat funtzionarioek berain lanpostua galdu zuten.
1953an CBSko 'See it now' programaren ekipoak Edward Murrow (David Strathairn) eta bere produktorea, Fred Friendly, (George Clooney) zuzenduak publiko egiten dute nire ustez injustua den gertaera: Armadako partaide bat bertatik botatzen dute bere aita eta arreba, antza denez, komunistak zirelako.
George Clooney, Fred Friendly, 'See it now' programaren produktorea da. Honek, Comité de Actividades Antiamericanas, delakoaren mehatxuen ondorioz, Murrow bera ere komunista zela baieztatu zuen pertsonen jazarpena kritikatzen zuelako. Ondoren programa ezberdinak egon ziren gaiaren inguruan. Bat adibidez McCarthy senatoreari buruzkoa eta beste bat non bere burua defendatzen ahalegindu zen elkarrizketa batean.
Murrowren argumentu neutralak azkenean konbentzigarriagoak izan ziren McCarthyren baieztapenak baino.
Harrigarria iruditu zait nola orain dela 50 urte telebista, publizitatea egiteko baliabide bezala ikusten zen eta ez baliabide informatibo bezala. Espektakuluari eta entretenimendu errazari lehentasuna eskainiz. Murrow berak nik aipaturikoa argi utzi zuen bere diskurtsoan telebista kateak bere programa katetik aldendu zuenean:
"Este aparato puede enseñar e iluminar, no sólo entretener y aislar. Si no, sólo es una caja de cables y luces", zioen. Baieztatu zuen bezala telebistak "escapismo de la realidad" delakoa areagotzen zuen eta "despistar, engañar y divertir" zen bere helburua.
Ikuspegi legalari erreparatuz, pelikularen mezu inplisitu bat “libertad de expresión” “adierazpen askatasuna” litzateke eta kazetariaren zeregina “abusos de poder” direlakoak zalatzeko mehatxuei eta txantaiari aurre eginez. Estatu Batuetan pelikulak kritika bat barneratuta daramala interpretatu da eskubide batzuen restriccioen inguruan eta baita hedabideen zensura eta autocensura.
"Como nación, lo hemos heredado todo a tierna edad. Nos autoproclamamos los defensores de la libertad donde quiera que la siga habiendo en el mundo, pero no nos es posible defender la libertad afuera si la descuidamos en casa", horrela agurtzen du programetariko bat Murrowk.
Beraz, esan daiteke pelikula honek zerikusia duela bai gure etorkizuneko lanbidearekin eta bai justiziarekin berarekin ere. Gaurko gizartean bizi ditugun hainbat injustizien islada da baina erabat urruntzen da gaur eguneko kazetaritza munduarekin. Izan ere, egungo gizartean politikarekin harreman zuzena dute hedabideek.
Maite Martinez Mosquera
Kazetaritzako 2.mailan 31.taldean.
Por: MAITE MARTINEZ | General | Comentarios (0) | Referencias (0)
Lunes, 15 de mayo de 2006
Herri eta estatuek mendeetan zehar kontinente europarraren dominioa lortu nahi izan dute gerra eta armen bidez. Europa indartsu eta bateratu bat kontzentrazio bidez lor daiteken ideia zabaldu izan da. Ikatz eta altzairu komunitatea sortu zen iraganeko arazoei aurre egiteko. Merkantzia, pertsona, zerbitzu eta kapital merkatua martxan jarri zen. Merkatu honi 1999.urtean txanpon bakarra gehitu zitzaizkion. 2002. urteko urtarrilaren 1ean, euroa gizartean zehar normaltasunez erabiltzen hasi zen. Europar Batasuna hasiera batean kooperazio ekonomiko eta teknikoa zen. Azken 10 urteotan, batasun politiko bat sortzen hasi da eta politika sozialean, lan arloan, inmigrazioan, justizian, kanpo politikan… kooperazio bat sortu da. Europar Batasunak arrakasta du gaur egun. Europa bakean bizi da duela mendi erditik. Ipar Amerika eta Japonekin batera Batasuna, munduko erregio garatuenetarikoa da. Munduko hiru erregio garatuenen artean kokatzen da. Batasuna handitzear dago 10 estatuekin batera. Askoren ustez Batasunak kasu gehiago egin beharko litzaioke bere arazo konkretuei. Hiritarren ustez askotan ez da beraien iritzia kontuan hartzen eta kontrol demokratikoagoa lortu nahi dute.
Berlineko harresia erori zenean, giza eskubideetan oinarritutako gizarte batean biziko ginela ematen zuen. Baina ez da horrela izan. Horren adibide garbia ezaguna den 11M dugu. Arrazakeria, terrorismoa… oraindik dihardute. Europak arazo hauen guztien aurrean beraz zer egin? Europa, giza baloreen kontinente bezala badu zeregin garrantzitsua. Batasuna bakarrik dagokio baloreak errespetatzen dituenari: Minoriekiko errespetua, elekzio libreak eta estado de derecho deritzona. Europak bere errespontsabilitatea onartu behar du globalizazioan. Terrorismoari aurre egin behar dio, eta mundu pobre eta aberatsen arteko ezberdintasunak ekiditzen zaiatu behar da. Europa demokratiko eta arazo baten aurrean erantzukizuna izango duena da hiritarrek nahi duten Europa. “Buena gestión de los asuntos públicos” deritzona ondo dago hiritarrentzat baina hori baino zerbait gehiago lortu nahi dute. Emaitza hobeagoak nahi ditu hiritarrak, erantzun hobeagoak galdera konkretuen inguruan. Laburbilduz, hiritarrak ikuspegi komun zehatza, argia eta eraginkorra lortu nahi du: Bizitza kalitate hobeagoa, delinkuentzia gutxiago, kalitatezko heziketa eta osasun zerbitzu hobeagoak.
Tratatuen etengabeko aldaketak egon dira. Batasunaren instrumentu desberdinak ez ote diren hobeto definitu behar bada kezka bat. Esaterako, neurri legislatiboen eta aplikazio neurrien artean desberdinketa egin beharra dago? Instrumentu legislatiboen kopurua murriztu beharra dago?... Asko dira sortzen diren eta dauden zalantzak.
Parlamentu nazionalek proiektu europarraren legitimazioan parte hartzen dute. Zelan gehitu daiteke legimitate demokratikoa? Zelan bermatu kontrola eta egonkortasuna instituzioen artean?... Parlamentu nazionalek instituzio beri batean errepresentaturik egon behar dira kontseilu eta paralamentu europarrarekin batera? Badago beste kezka garrantzitsu bat eta da zelan hobetu “proceso de toma” deritzona 30 estatu dituen batasun batean.
Europar Batasunak lau tratatuekin egiten du lan gaur egun. Batasuna eta komunitateen arteko bereizketa egin beharra dago? Asko dira zalantzak. Bereizketa egin beharra dago oinarrizko tratatuen eta beste tratatuen artean? Bereizketa hau textuen banaketaren bidez egin beharra dago? Oinarrizko eskubideen gutunak oinarrizko tratatuan barneratu behar den beste zalantza bat da eta “adhesión de la comunidad Europea al Convenio Europeo para la protección de los derechos humanos” delakoa ere planteatu beharra dago. Zeintzuk izan beharko litzatekez konstituzioaren oinarrizko elementuak? , oinarrizko eskubideak, hiritarren betebeharrak, edota “Estados miembros” artekoen harremanak batasunaren barruan zeintzuk izan behar diren aztertu beharreko puntu garrantzitsuak dira.
Konferentziaren formakuntza gardena eta aurreratua bermatzeko, Kontseilu europarrak konbentzio bat batzartu du oinarrizko partehartzaileak biltzen dituena, batasunaren etorkizunari buruzko debatean. Aurrekoarekin konparatuz gero, honako konbentzioak oinarrizko kuestioak aztertuko ditu, zeinek batasunaren etorkizuna planteatuko duen eta erantzun posible guztiak aztertuko ditu.
Kontseilu europarrak Sr.Vv.Gisard d Estaing konbentzioko presidente izendatu du eta Sres. G. Amato eta J.L Dehaene (vicepresidentes). Presidente eta (vicepresidentes) gain, konbentzioak 15 errepresentante izango ditu estatuko buru direnen artean “estados miembros” direnen artean (1 estado miembro bakoitzeko), parlamentu nazionaleko 30 kideen artean (2 “estados miembros”ekiko), Parlamentu europarreko eta komisioko errepresentanteen artean 16. Adhesioan parte hartzaile direnek konbentzioko lanetan parte hartuko dute. Errepresentaturik egongo dira “estados miembros” errepresentaturik dauden baldintza berdinetan (gobernuko errepresentante 1 eta parlamentu nazionaleko 2).
Konbentzioko kideek beraien ordezkarien bidez soilik izan litezke ordezkatuta. Ordezkariak izendatuak “miembros titulares” direlakoak izendatzen diren modu berean izango dira izendatuak.
Konbentzioko “Praesidium-a” konbentzioko presidentea, konbentzioko 2 (vicepresidente), eta konbentzioko 9 kideek osatuko dute. Ekonomia eta gizarte komiteko 3 ordezkari gonbidatuko dituzte, “interlocutores sociales europeos” delakoaren 3 ordezkari (hauei 6 ordezkari gehituko zaizkie “comité de las regionese” en izenean), “el defensor del pueblo Europeo” delakoa era gonbidatuko dute.
Konbentzioak bere batzarra 2002ko martxoaren 1ean ospatu zuen. “Presidium”-a izendatu zuen bertan, eta lan metodoak zeintzuk izango ziren zehaztu zuen. Lanak urte bateko epean bukatuta egon behar dira konbentzioko presidenteak denbora eduki dezan bere emaitzak kontseilu europarrean aurkeztu ahal izateko.
“Presidium”-ak komisioko zerbitzuei eta jakintsuak direnei bere aukeraketaren berri eman ahal die arloren baten gehiago sakondu nahi izanez gero.
Konseiluak konbentzioko lanei buruzko informazioa edukiko du une oro. Konbentzioko presidenteak ahozko txostena aurkeztuko du, kontseilu europar bakoitzean lanen garapenaren inguruan.
Konbentzioa Bruselazen batzartuko da. Konbentzioko liskarrak (debateak), eta txosten ofizial guztiak publikoak izango dira. Konbentzioak bere eginkizunak batasuneko 11 hizkuntza ofizialetan eskainiko ditu.
Konbentzioak aukera desberdinak aztertuko ditu eta azken txostena aurkeztuko du. Batasunaren etorkizunari buruzko debate nazionalen emaitzekin batera, azken txostena abiapuntu garrantzitsua izango da konferentzia intergubernamentalean ondoren egingo diren debateentzko, zeinek azken erabakiak hartuko dituen.
Foro bat zabalduko da gizarte zibila errepresentatzen duten oraganizazioei zuzendurik.( Interlokutore sozialak, baliabide ekonomikoak, erakunde ez gobernamentalak…) Sare egituratua izango da, zeinek konbentzioko lanei buruzko informazioa jasoko duten. Bere iritziak eta proposamenak debatean barneratuko dira. Erakunde hauek entzun ahal izango dira. Era berean, kontsulta egiteko aukera ere egongo da. Praesidimiuak modalitateak zehaztuko ditu.
Praesidiumak konbentzioko idazkaritzararen laguntza izango du. Bertan, parlamentu europarreko eta komisioko kideek parte hartu ahal izango dute.
Maite Martinez Mosquera
Kazetaritza
2. maila
31. taldea
Por: MAITE MARTINEZ | General | Comentarios (0) | Referencias (0)